2016 EKAINA 24
Biodonostiak dio errausketak osasunean eraginik ez duela
Horrela adierazi zuten Biodonostiako adituek, Jose Aurrekoetxeak, Euskal Herriko Unibertsitateko Prebentziozko Medikuntzako irakasle eta ikertzaile eta Jesus Maria Ibarluzeak, osasun publikoko mediku eta Biodonostiako Ingurumen Epidemiologia eta Haurrentzako Garapenen ikerkuntza unitateko arduradunak. Gipuzkoako Batzar Nagusietan ziren 2006. Urtetik Zabalgarbiri buruz egiten ari den ondorioak eta ezaugarriak zehaztuz.
Ikerketa hau, Zabalgarbitik gertu dauden tokietan (Alonsotegi edo Rekalde, esaterako) eta urrutiago dauden lekuetan (Santutxu eta Balmaseda, adibiderako) egin dute. 320 boluntarioren odol eta gernu lagina barne hartu zituen, langin hauek kromo, kadmio eta merkurio bezalako metal astunetan hazkunderik ez dagoela adierazi zuten.
Bi adituek baieztatzen dute zaintze, monitorizazio eta informazio publikoaren etengabeko mantentzea funtsezkoa dela. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Biodonostiak ikerkuntzan inbertitzearen alde agertzen dira etengabe balioztatu ahal izateko.