2016 APIRILA 25
Ekonomia Zirkularreko europar neurri berriak Balorizazio Energetikoaren berme dira
Europar Batasunak 2015eko abenduaren 2an neurri sorta berria onartu zuen Europa Ekonomia Zirkularrerantz bideratzeko. Hazkunde jasangarria eta lanpostuak sortzeko helburua jarraituz eta lehiakortasuna sustatzeko asmoarekin.
Ekonomia Zirkularra ingurumen zein ekonomia alderdietan sostengatzen den kontzeptua da. Baliabide naturalak, herrialde garatuenen bizi erritmoa eta ekoizpena direla eta, agortzen ari dira. Materialen ateratzean, ondasun edo zerbitzuen fabrikazioan, osteko erabilpenean eta azkenik deuseztatzean funtsa duen ekonomia linealean oinarritutako sistema erabiltzen dugu.
Baina, zergatik da hain beharrezkoa Ekonomi Zirkularraren sistema bereganatzea? Ekonomia Zirkularrak hondakinak baliabide eta lehengaien iturri nagusitzat erabiltzea du xedetzat.
Bere helburua ondasun eta zerbitzuak ekoiztea da; lehengaien, uraren eta energia iturrien kontsumoa eta alferrik galtzea murriztuz. Oinarri honi esker, produktu, hondakin, ura eta energiaren bizi-zirkulua ixtea lortzen da. Horrela, baliabideak aprobetxatzen dira eta hirien garapen jasangarria sustatzen dira.
Europar Batasunak Ekonomia Zirkularrari buruz onartutako neurri sorta berriak, zabortegien erabilpenaren murrizketa aldarrikatzen du eta hauen erabilpena sortutako hondakinen %10era mugatzen du.
Halaber, Balorizazio Energetikoa hondakinak birzikla eta ekidin ezin direnean irtenbide bat dela dio. Ingurumen zein ekonomia planoan positiboki ziurtatuz. Azken finean, eduki energetikoa aprobetxatu eta zabortegietara eramatea ekiditea nahi du, zabortegiena baita aukerarik txarrena ingurumenarekiko eta osasunarekiko duen eragin kaltegarria dela eta.