2021 UZTAILA 21
GHK-k ingurumen kalitateko eta kudeaketako ziurtapenak eskuratu ditu
Alde batetik da ISO 14001 ziurtagiria, nazioarteko araurik aitortuena ingurumen kudeaketa-arloan, eta bestetik, ISO 9001 ziurtagiria, kalitatearen kudeaketa-sistemarena.
AENOR erakundearen Euskadiko zuzendari Luz Emparanzak ziurtagiri hori eman dio GHK-ko lehendakari Jose Ignacio Asensiori, GHK kontsortzioaren egoitzan ospatutako ekitaldi batean.
Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) ingurumen kalitateko eta kudeaketako sistemak egiaztatzen dituzten AENOR ziurtapenak eskuratu ditu, urte eta erdi iraun duen ziurtatze-prozesu baten ondoren. Zehazki, alde batetik da ISO 14001 ziurtagiria, nazioarteko araurik aitortuena Ingurumen Kudeaketa-arloan, eta bestetik, ISO 9001 ziurtagiria, kalitatearen kudeaketa-sistemarena.
ISO 14001 ziurtagiriak ziurtatzen du GHK-k ingurumena babestearekin bere egin duen konpromisoa, garatutako jarduerari lotutako ingurumen arriskuen kudeaketaren bitartez. Ziurtagiri horrek egiaztatzen du ezen, GHK-ko Ingurumen Kudeaketako Sistemak nazioarteko ISO 14001 arauaren betekizunak betetzen dituela, eta agerian jartzen du hondakinen kudeaketa jasangarria egiten duela aukeren hierarkia aplikatuz, non helburuak diren, lehenengo eta behin, hondakinen sorrera prebenitzea, eta gero, berrerabiltzea (barne direla birziklatzea eta konpostatzea), materialen energia aprobetxatzea, eta balorizatu ezin daitekeen zatikia isurtzea.
Bestetik, kalitatearen kudeaketa-sistemari buruzko ISO 9001 arauak egiaztatzen du GHK-k betetzen dituela arau horrek ezartzen dituen betekizun guztiak, eta ezarri duela Kalitatearen Kudeaketa-Sistema bat, zeinak apustu egiten baitu prozesuen kudeaketaren etengabeko hobekuntzaren alde, erabiltzaileen gogobetetasun handiagoa lortzeko.
Gainera, berekin dakar profesionalen inplikazio handiago bat ondo egindako lana modu jasangarri batean egiteko, bai eta erakundeko kide guztien arteko inplikazio bat kalitatearekiko konpromisoaren transmisioan. GHK-ko lehendakari Jose Ignacio Asensiok adierazi duenez, kalitate sistema horiei egokitzeak erantzuten dio “erabaki estrategiko bati, zeinak laguntzen baitu gure jardun globala hobetzen, eta oinarri sendo bat ematen baitu garapen jasangarriko ekimenetarako”.
Asensiok nabarmendu duenez, “ziurtapen hau da aitorpen bat egitea jasangarritasunarekin dugun konpromisoari, gure estrategian integratu dugunari eta egiaztatzen du Kontsortzioak apustu egiten duela bere Ingurumen Kudeaketa-Sistemaren etengabeko hobekuntzaren alde, baita bere burua sendotzen duela ere eragile baliodun gisa birziklatzearen eta ekonomia zirkularraren sektorean”.
Bestalde, Luz Emparanza AENOR-eko zuzendariak Luz adierazi duenez, “GHK-k kalitate- eta ingurumen-ziurtagiri bikoitza lortu du, bai Donostiako bulegoetan prestatzen dituen lizitazioetarako, bai Bergarako konpostatze plantan, Elgoibarreko transferentzia estazioan eta Legazpiko ontziak banatzeko instalazioetan egiten dituen kontroletarako. Horrek garapen jasangarriaren aldeko apustu garbia adierazten du”.
AENOR erakundeari buruz
AENOR da zerbitzu profesionalen erakunde bat, identifikatzen dituena enpresetako, sektoreetako eta, oro har, ekonomia-ehuneko lehiakortasun arrakalak eta laguntzen duena horiek zuzentzen. Laguntzen du, orobat, gizartea eraldatzen, antolakundeen eta pertsonen artean konfiantza sortuz, eta honelako ebaluazio zerbitzuak erabiliz: adostasunarenak (ziurtapena, ikuskapena eta saiakuntzak), prestakuntzarenak, eta informazioarenak.
AENOR da Espainiako ziurtapen entitate nagusia, bere eragiketak dagoeneko 87 herrialdetan garatzen dituena. Munduan badira 83.000 lan zentro baino gehiago AENOR ziurtagirietakoren bat dutenak hainbat arlotan, hala nola Kalitatearen Kudeaketa, Jasangarritasuna, Informazio ez Finantzarioaren Egiaztapena, Animalien Ongizatea, Laneko Segurtasuna eta Osasuna, Digitalizazioa, eta Compliance.
GHKri buruz
GHK, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa sozietate bat da, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak 2008an eratua, Gipuzkoako hondakinen “goi-kudeaketa” zerbitzua emateko jarduera ekonomikoan aritzearren, Kontsortzioari esleitu baitzitzaion, bere estatutuen arabera.
GHKren funtzio nagusia da hiri hondakinen eta asimilagarrien “goi-kudeaketa” Gipuzkoako lurralde historikoaren barruan, kudeaketatzat jota mankomunitateei emandako zerbitzu guztiak eta asmo horretarako beharrezkoak diren azpiegituren sorrera eta ustiapena.
GHKren helburua da lortzea hiri hondakinen kudeaketak kalitatezko zerbitzu bat eman diezaien hiritarrei, ahalik eta kosturik homogeneoenean lurralde historiko osoan, eta ingurumen babeseko mailarik altuenekin, zeintzuek utziko baitute betetzen indarrean dagoen araudia eta garapen jasangarriko printzipioak.