COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
GHK

2017 MARTXOA 31

Hondakinen Kontsortzioaren batzarrak erabaki du ez errekurritzea swapsen epaia

Auzitegi Gorenak errekurtsoa ezetsiko balu, prozeduraren kostuak milioi eurotik gorakoak izan litezke

Hondakinen Kontsortzioaren batzarrak erabaki du -aldeko botoak % 76 eta kontrako botoak % 10- Kontsortzioko lehendakariaren proposamena onartzea eta, ondorioz, ez errekurritzea Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak SWAPSen inguruan emandako epaia, zeinak GHKa kondenatzen duen kreditu aseguru horiek ordaintzen jarraitzera Bilduk erabaki ondoren ez dituela erabiliko Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorreko azpiegiturak finantzatzeko emandako maileguak.

Kontsortzioak auzian parte hartu duten  Bilduk kontratatutako letraduei, nahiz GHKren aholkularitza juridikoari eskatutako txosten juridikoak bat datoz adierazten dutenean nekez egingo duela aurrera Auzitegi Gorenaren aurrean jarritako errekurtso batek, kasazio errekurtsoa izanik oso aukera gutxi dagoelako argudio berriak aurkezteko. Bestalde, kontuan izan behar da errekurtso hori ezetsiko balitz, prozedurak eragindako kostuak milioi eurotik gorakoak izan litezkeela eta, “kontuan hartuta GHK-k jaso duen egoera txarra, ez dirudi arrazoizkoa arrisku hori hartzea eta kostuak are gehiago handitzea”, esan du Asensiok. Ingurumeneko diputatuak eta Kontsortzioko lehendakariak esan dutenez, “bukaera eman behar zaio gai honi, gipuzkoarren interesak defendatzeko modu onena baita . Erraustegiaren esleipena gelditzeko  erabakia hartu zutenek bazekiten egoera honetara iristeko arriskua zegoela. Horrela, egoera honek eraginda, zerbitzuen kostua izugarri gehitu da, ez dugu azpiegiturarik, eta ez dugu nahi sistemari kostu gehiago kargatzea. Batzuek beraien irudia garbitzeko ahaleginak egin dituzte, baina epaiak argi eta garbi azaldu du erabaki politikoa izan zela eta, beraz, erantzukizunak beraienak direla, nahiz eta orain besteen gain utzi nahi dituzten”  

Halaber, ez bada errekurtsorik jartzen, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiaren epaia irmoa izango da eta, beraz, bidea irekita geldituko da epai hori Kontuen Epaitegira bidaltzeko, organo horrek Bilduko kudeatzaileek izan litzaketen erantzukizunak zehaztu ditzan.

Kontratuaren sinadura

Ingurumen Gunea eraikitzeko eta kudeatzeko kontratua sinatzeari dagokionez, Kontratazio alorreko errekurtsoetarako Foru Auzitegi Administratiboaren ebazpena ezagutu bezain pronto, kontratua sinatuko da eta berehala hasiko dira obrak.