2016 UZTAILA 08
Josep Rivera, CSICeko ikerkuntza-irakaslea: "Ez dago justifikazio zientifikorik erraustegiari beldurrik izateko"
Johnny Stuen Osloko Balorizazio Energetikoko Agentziako Zuzendari Teknikoarekin eta Kristina Apiñaiz, ACLIMAko Zuzendari Nagusiarekin batera izan zen Josep Rivera "Europako hondakinen kudeaketaren oraina eta etorkizuna" jardunaldietan
Lehengo ostegunean “Europako hondakinen kudeaketaren oraina eta etorkizuna” jardunaldia ospatu zen. Jardunaldi hau, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoen Departamentuak antolatutako “Hondakinen gardentasunari begira” konferentzia zikloaren parte da.
Josep Riverak, CSICeko ikerkuntza-irakaslea Bartzelonako Ingurumen Diagnosi eta Uraren Ikasketen Institutuan, Johnny Stuenekin bat egin zuen Zubietako erraustegiari beldur edukitzeko arrazoi zientifikorik ez dagoela baieztatzean. Osloko hiri-hondakinen kudeaketa politikei buruz aritu zen Stuen, baita hirien erdiguneetan kokaturik dauden erraustegiek izan duten onarpenari buruz ere.
Rivera Espainiaren ordezkaria izan da erraustegietako dioxinen isurketa Arau europarra sortzen eta Mataró hiriko erraustegiaren azterlana egin du. Lan honen emaitzek ez dute kezkarako arrazoirik ematen. Erraustegietatik gertu bizi diren pertsonen odoleko dioxinen balioak, urruti bizi direnen berdinak direla adierazten baitute.
Minbizia tasa erraustegiaren ingurumarian handitu daitekeela dioten azterlanei dagokienez, Riverak bertan dauden gainontzeko industriak, errepideak edo azpiegiturak kontuan hartu ote diren galdetzen du. Zorrotza da bere erantzuna: “Industria gehienek erraustegiek baino dioxina gehiago isurtzen dute. Erraustegiek gainera, arautegi askoz zorrotzagoa dute eta hau frogatua dago. Egia esaten duten bakarrak baitira”.