COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
GHK

2017 MARTXOA 30

Kontratazio alorreko errekurtsoetarako Foru Auzitegi Administratiboak ezetsi egin du Gipuzkoako Ingurumen Gunearen esleipenarengatik FCC enpresak jarritako errekurtsoa

Jose Ignacio Asensio: "Foru Auzitegiaren ebazpenak bidea libre utzi du kontratua sinatzeko eta, ondorioz, obrak hasi eta aurreikusitako epeak betetzeko"

Foru Auzitegiak ezetsi egin du Fomento de Construcciones y Contratas (FCC) enpresak eta Sartech engineering SLk jarritako errekurtsoa eta bertan behera utzi du Gipuzkoako Ingurumen Gunea eraikitzeko eta kudeatzeko esleipenaren  etenaldia.  Auzitegiaren ebazpenak bidea libre utzi du kontratua sinatzeko Urbaser, Moyua, Murias, Altuna y Uria, eta LKS enpresek osatutako adi baterako enpresa batasunarekin.  Ingurumeneko diputatuak oso positiboki baloratu du ebazpena, bidea libre uzten baitu kontratua sinatzeko eta, ondorioz, obrak hasi eta aurreikusitako epeak betetzeko. Jakinarazpena jaso eta esleipendunak dagokion dokumentazioa aurkeztu ondoren, kontratua sinatuko da eta hasiera emango zaie obrei.

Emandako ebazpenak xehetasunez aztertu ditu FCCk gidatutako aldi baterako enpresa batasunak emandako argudioak, eta adierazi du eskaintzei buruzko balorazioa une oro egokitzen dela kontratazio agirietan ezarritakora; beraz, baztertu egiten ditu errekurtsoan alegatutako arrazoiak. Foru Auzitegiak berariaz adierazi du ahalmena duela errekurtso hori ebazteko, 24/2010 Foru Dekretuak ezarritakoaren arabera. Halaber, argi utzi du ezinezkoa dela biziberritzea 2011n egindako Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa Zentroaren hasierako esleipena, eta balorazio horretan bat dator orain gutxi gai honi buruz emandako epaiarekin; gainera, adierazi du botere desbiderapena egon zela EH-Bilduk izendatutako GHKren kudeatzaileen aldetik eta horrek erantzukizunak sor ditzake.

Urbaser enpresak gidatutako aldi baterako enpresa batasunak aurkeztutako eskaintzaren arabera, instalazioa martxan jartzeko epea hogeita hamar hilabetekoa izango da (26 hilabete eraikitzeko + 4 hilabete martxan jartzeko) eta Gipuzkoako Ingurumen Gunea 2019ko udazkenean jarrikoa da abian.

Kontsortzioaren batzarra

Bihar ostirala, martxoak 31, Hondakinen Kontsortzioaren aparteko eta premiazko batzar orokorra egingo da, apirilaren 10ean bukatzen baita Gipuzkoako Entzutegiaren martxoaren 9ko 40/2017 epaiaren kontra kasazio errekurtsoa jartzeko epea; epai horrek ezetsi egiten du GHK-k urtarrilaren 13ko epaiaren aurka aurkeztutako apelazio errekurtsoa, non eskatzen zen baliorik gabe uztea edo, subsidiarioki, deuseztatzea estaldura kontratua edo Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa Zentroaren finantzaketa kontratuei lotutako interes motaren trukea.  

2017ko martxoaren 23an, GHKren defentsaren ardura izan zuen letraduak eta Kontsortzioko letradu aholkulariek txosten juridikoak egin zituzten epaia balioesteko, Auzitegi Gorenaren aurrean aurkez daitekeen kasazio errekurtsoaren ondorioetarako eta izan daitezkeen ondorio kaltegarrien gainean; izan ere, kostuak ezar litezke errekurtsoak ez balu aurrera egingo, kontuan hartuta auziaren zenbatekoa eta hiru alderdien lehia.

Txosten juridiko horiek kontuan hartuta, Kontsortzioko lehendakariak biharko batzarrean proposatuko du ez dadila errekurtsorik aurkeztu Auzitegi Gorenaren aurrean.