2016 UZTAILA 18
Normaltasuna Europa eta erraustegien arteko bizikidetzan
José Ignacio Asensio Diputatua eta GHK-ko teknikariak Austria eta Alemanian izan dira, Europako hirien erdiguneetan kokaturik dauden erraustegi aurreratuak ezagutzeko helburuarekin
Europako herrialde garatuenak normaltasun osoz bizi dira inguruan dauden erraustegiekin. Pasaden astean Viena, Colonia eta Oberhauseneko balorizazio energetikoko plantetara egindako bisitari esker, normaltasun egoera hau egiaztatu ahal izan dute GHK-ko teknikariek eta Ingurumen Diputatuak.
Bidai honen helburua bete egin dute, Gipuzkoan eraikiko den instalazioaren antzeko beste erraustegi aurreratu batzuk bisitatzea. Asensioren esanetan “Ez dugu ezer berririk asmatuko. Europako hiri modernoetan egiten ari direna instalatuko dugu Gipuzkoan, kasu honetan, Austrian eta Alemanian eraiki direnak, oso herrialde aurreratuak ingurumenaren ikuspuntutik”.
Viena, Colonia eta Oberhausen erreferente dira hondakinen kudeaketaren arloan eta Europako balorizazio energetikoko instalazio aurreratuenak dituzte. Bere erraustegiak hiriko erdigunean kokatzen dira, Vienakoa hirigunetik gertuen dagoena da, Danubio ibaia aldamenean du eta Unibertsitatea metro eskasetara dago. Oberhauseneko erraustegia, Europako handienetariko bat, etxebizitza ugari ditu bere ondoan.
Herrialde hauek %60a birziklatu eta %30a balorizatzen dute eta zabortegiak orain dela urte asko eliminatu zituzten. Europako herrialde guztiek eredu hau jarraitu beharko dute, izan ere, europar araudiak 2020. urterako ahalik eta zabortegi gehien itxi beharko direla dio. Hiri hauetako biztanleek lasai daudela ziurtatzen dute eta hiri-hondakinen kudeaketa egokirako ezinbestekotzat jotzen dituzte balorizazio energetikoko plantak.