COOKIE-N KONFIGURAZIOA

Webgune honek erabiltzaileek egiten duten erabilpenaren analisia egiteko eta erabilgarritasuna hobetzeko cookieak erabiltzen ditu, baita webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak ere.


Beharrezko cookieak

Cookie propioak dira, webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak izanik beti gordetzen dira.

informazio +



Analitikarako cookieak

Hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu webgunearen erabilpenaren analisia egiteko. Informazio modu anonimoan jasotzen da. Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak ez direnez hauek ez onartzea hautatu dezakezu.

informazio +



Publizitaterako cookieak

Egoitzaren kokapen-mapa azaltzeko Google Maps erabiltzen dugu. Bere erabilpenak zenbait cookie sortzen ditu, zure interesekin bat egiten duten edukiak erakusteko erabiltzen direnak.

informazio +



Geure cookieak eta hirugarrengoenak erabiltzen ditugu gure webgunean erabiltzaileen nabigazioa aztertzeko eta hobetzeko, betiere mezu hau onartu eta berariaz adostasuna ematen badiozu. Gure cookieen politikari buruz gehiago irakur dezakezu.
GHK
1. argazkia

2023 MARTXOA 30

Sasietako transferentzia estazioa, Gipuzkoako hiri hondakinak kudeatzeko zirkuituaren azken atala

Sasietako transferentzia estazioko obrak 9 hilabeteko epean egiten ari dira, 2,4 milioi euroko inbertsioarekin, eta uztailean amaitzea aurreikusita dago. 5 hilabeteko epean, obraren % 40 baino gehiago egin da.

Sasietako transferentzia estazioa GHK-k 2016. urteaz geroztik abian jarritako zortzigarren azpiegitura da, eta, gainera, Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Integralak jasotzen duen azkena da.

José Ignacio Asensio: “Sasietako transferentzia estazioa Gipuzkoako hiri hondakinak altan kudeatzeko sare osoa osatzen duen puzzlearen azken atala da. Azpiegitura horrek itxi egiten du lurraldean sortzen diren hiri hondakin guztien kudeaketa jasangarriaren zirkulua, hondakin horiek biltzen direnetik tratatu eta berreskuratu arte”.

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko presidente José Ignacio Asensiok eta GHK-ko zuzendari César Gimenok Sasietako transferentzia estazio berriaren obrak bisitatu dituzte gaur goizean. Estazio berri horren helburua da honako hauek jasotzea: etxeetakoa den eta hiri jatorrikoen parekoa den errefusa, birziklagarriak ez diren etxeko tresna handien errefusa, etxe jatorriko biohondakina eta parke eta lorategietako inausketen hondarrak.

Horixe da Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Integralaren esparruan aurreikusten duen azken azpiegitura. Horri dagokionez, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko presidente eta Ingurumeneko diputatu José Ignacio Asensiok hau azaldu du: “Sasietako transferentzia estazioak itxi egiten du Gipuzkoan sortzen diren hiri hondakin guztien kudeaketa jasangarriaren zirkulua, biltzen direnetik tratatzen eta berreskuratzen diren arte. Puzzlearen azken atala da, eta Gipuzkoako hiri hondakinak altan kudeatzeko sare osoa osatzen du. Materialak eta energia berreskuratzean oinarritutako sistema, zabortegietan oinarritutako aurreko eredua behin betiko gainditzen duena eta gure beharren %100i erantzuteko gai dena”.

Era berean, Asensiok azpimarratu duenez, “hondakin nahasiak lurperatzen ziren instalazio batetik, inolako erabilgarritasunik eman gabe, urtean 18.000 tona hondakin bilduko dituen beste batera pasatzen gara, Gipuzkoako Ingurumen Gunera eramateko. 18.000 tona lehen arazo ziren eta gaur egun aukera bat dira”.

Sasietako transferentzia estazioak guztira 72.000 biztanle dituzten eta Sasietako mankomunitatea osatzen duten 22 udalerriri emango die zerbitzua. Era berean, urtean 18.000 tona inguru hondakin kopurua kudeatuko du, honela banatuta (2021eko erreferentzia datuak): 5.000 tona/urteko errefus, 6.000 tona/urteko biohondakin, 700 tona/urteko tamaina handiko hondakin, 1.200 tona/urteko hondakin (industrialdeetan jasotakoak), 3.200 tona/urteko ontzi (Legazpiko instalaziokoak) eta, azkenik, 1.300 tona/urteko inausketa (Tolosaldetik eta Sasietatik datorrena).

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak bere gain hartu du Sasietako transferentzia estazioa eraikitzeko behar den inbertsio osoa. Eraikina Viuda de Sainz-Urdinberri aldi baterako enpresa elkarteari esleitu zitzaion, 2.389.467,94 euroren truke (BEZik gabe). Obrak iazko urrian hasi ziren, eta 9 hilabeteko exekuzio epea dute. Beraz, aurtengo uztailean amaituko dira.

Sasietakoa Gipuzkoako bigarren transferentzia estazioa izango da. Gaur egun, Elgoibarko transferentzia estazioa dago martxan, Gipuzkoako mendebaldeko eremu osoari zerbitzua ematen diona. José Ignacio Asensiok gogorarazi duenez, hiri hondakinak kudeatzeko plana onartu zenetik, 7 azpiegitura jarri dira abian Gipuzkoan. Azpiegitura horiek hondakinen bilketa, kudeaketa, tratamendua eta berreskuratze jasangarria bermatu dute, eta erreferente bihurtu gaituzte Ekonomia Zirkularraren sektorean. Gipuzkoari beharrezko azpiegiturak eman dizkiogu hondakinak modu jasangarrian kudeatzeko, lehengai eta energia berriak lortuz eta zabortegietan oinarritutako aurreko eredua gaindituz.

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak hiri hondakinak kudeatzeko plana onartu zuenetik sustatu dituen beste azpiegiturak honako hauek dira: Epeleko konpostaje instalazioa, Legazpiko ontzien instalazioaren birmoldaketa osoa, CMG-1eko materialak berreskuratzeko instalazioa, CMG-1eko biolehorketa instalazioa, CMG-1eko balorizazio energetikoko instalazioa, CMG-2ko zepak tratatzeko instalazioa eta CMG-2ko biometanizazio instalazioa. Kontsortzioko presidente Jose Ignacio Asensiok azpimarratu duenez, “azpiegitura horiei esker Gipuzkoak gaur 200.000 tona material berreskuratzen ditu urtero, gure enpresen eskura bigarren mailako lehengai berri gisa, eta energia berriztagarria ekoizten du 45.000 etxe baino gehiago hornitzeko”.

Obraren datuak

8.000 m3-ko lur-mugimendua egin da, bai indusketan, bai lubetetan, eta 2,5 Km zanga baino gehiago egin dira. Eraikinaren hormigoizko egiturarako, orain arte 1.100 m3 hormigoi eta 80 tona altzairu baino gehiago erabili dira. Une honetan, ia 70 tona altzairu instalatzen ari dira egitura metalikoa eraikitzeko. Ondoren, eraikinaren inguratzailea instalatuko da, ia 2000 m2-ko altzairuarekin.

Jarduketa-eremua 18.000 m2-koa da. 800 m2-ko azalera izango du eta 5000 m2-ko urbanizazioa.

Transferentzia estazioei buruz

Transferentzia estazioak bitarteko instalazioak dira, etxez etxeko bilketa zerbitzuen (”baja”-ko zerbitzua ere esaten zaio) eta zabortegietara eta hondakinak birziklatu eta tratatzeko azpiegituretara garraiatzeko zerbitzuen edo altako zerbitzuaren artekoak. Gipuzkoan bi transferentzia estazio ditugu: Elgoibarkoa eta Sasietakoa.

Transferentzia estazioak eraikitzearen beharra sortzen da, hain zuzen ere, bilketa puntuen eta isurketa edo tratamenduaren azken puntuaren arteko distantziak handiak direnean eta distantzia horiek ingurmenari begira eta ekonomikoki bideraezin egiten dutenean bilketa ibilgailuek hustuketarako joan-etorri horiek egitea. Orduan sortzen da bitarteko bilketa puntuak izateko eta gehitzeko beharra, karga handiagoa osatu arte, garraioa merkeagoa izan dadin. Hau da, bidaia bakar batean eta edukiera handiagoko bitartekoak erabiliz, tona kopuru garbian garraiatzen den pisua bilketako kamioi bat baino gehiago kargatzea litzatekeenaren baliokidea izango da.